top of page
Featured Posts

Nortzuk gara

Kaixo!: Haur Hezkuntzako irakasle taldea gaituzue. Irribarre inprimatua agertzen da gure txartelan, mundu osoko umeen hizkuntza dela eta.

Gure tresna - kaxan kuxkuxean bazabiltza ( berritzeko prozesuan, beti) aurkituko dituzu honelako gauzen artean:gogoak txoko guztietatik, pazientzia eta nekaezintazuna edonondik, Bai gure lanean , bai gure ikasleen ahal zabaletan konfiantza betetako konpartimentu berezia.

Emateko eta babesteko joera topatuko duzu, eta baita haiengandik bizi-ikasbide interesgarriak jasotzeko ere: oraingoa erabateko arduraz gozatzea, Etengabe harritzea eta argi erakustea , eguneroko ustekabeak berehala eta aiherrik gabe sendatzea, bihotzari entzutea eta ez buruari bakarrik Leku bat ere badago gure zaletasunak partekatzeko: musika, antzerkia, giza-balioak, norberaren hazkuntza…

Goizero giro eroso, seguru eta erakargarriko sorrerako lanean aritzen gara 8 ordutan zehar , denok, partekatzeko, ikasteko, jolasteko, harremanak sortzeko, giza- balioetan hazteko…. Den dena euskara lokomotora moduan izanik.

Guretzat bai ohore bai erantzukizun handia suposatzen du gaur eta biharko mundua sortzeko laguntzeak denen artean , zuekin: gurasook.

Mila esker zuen baimena eta konfiantzagatik

imagesM6H0ENWJ.jpg

Recent Posts
Follow Us
Search By Tags
Archive
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page