Arauak
1. SARRERAK ETA IRTEERAK: ilarak errez eta arin egin ahal izateko, gurasoak halleko atetik kanpo jarriko dira eta handik, umeak haien iladetara joango dira bakarrik. Umeeek sarrerako atea zeharkatzen dutelaz zihurtatuz
2. MANTALA: Behar bezala identifikatuta egongo dira. Izena aurreko aldean ikusgaia izanik eta sokatxo batekin, ondo eskegitzeko.
3. MEZUAK ETA ABISUAK: abisuren bat eman behar badiguzue, umearen bitartez ohar baten bidez egitea eskatzen dizuegu.
4. URTEBETETZEAK: zuen seme-alaben urtebetetzea gelan ospatzea erabaki baduzue, gozokirik ez ekarri, mesedez, eta bai, ordea, janari osasuntsu eta naturala ( fruitu lehorrak, hezurgabeko olibak, patata frijituak…). Horrez gain, gelakideak kanpoko festara gonbidaru nahi badituzue, ikastolatik kanpo egizue banaketa, arren.
5. ATSEDENANDIKO HAMAIKETAKOAK: saiheztu jateko gauzak ekartzea (gozokiak, txikleak…). Gela bakoitzean ogia, bizkotxo edo beste zerbait ekartzeko txandak antolatuko dira, bertan guztiok jateko.
6. BISITA ORDUAK: bisita orduak errespetatzea eskatzen dizuegu. Ez itxaroteko, aldez aurretik, hitzordua eskatu.
Klaseko funtzionamendua ez geldiarazi, mesedez. Premiazko abisuak emateko idarkaritzaren bidez egin ditzakezue. Gurekin zuzen hitzegiteko, hona hemen tarterik egokiena: 12:45 etik 13:30era
7. ARROPA: Oso beharrezkoa da umeek ARROPA EROSOA ekartzea, haien mugimenduak eta ekintzak ez mugatzeko eta autonomia pertsonalean aurreratzeko, (petoak, buzoak... ez dira komenigarriak). Prakak: tirante, gerriko, kremailera eta botoi gabekoak izan behar dira, hau da, TXANDAL ANTZEKOAK GOMAREKIN GERRIAN.
8. OINETAKOAK: eskertzen da oso, lokarri-gabeko oinetokoak ekartzea.
9. GOMENDIO OROKORRA: Umeen arteko borrokak sor ez daitezen, umeek jostailurik ez ekartzea gomendatzen dizuegu, behin baino gehiagotan galdu edo apurtzen baitira.
10. BABESTEKO ARROPA: Behar bezala identifikatuta egongo dira eta sokatxo batekin ondo eskegitzeko.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.